Niri buruz

Mertxe-Arratibel

Mendiolan, pasioan, Anboto eta bere inguruko mendien aurrean.

Hemen nago, nire lekurik gustokoenetariko batean, Mendiola auzoan, Abadiñon. Paisaia honetatik ia egunero gozatzen dut. Paradisu hori hor dago denon gozamenerako. Batez ere -nik bezala momento honetan-, denbora disfrutatzeko dugunontzat.

Aberatsa izatea denbora edukitzea dela esaten da. Ados nago. Baina niretzat ez da erraza izan ondasun horretatik gozatu ahal izatea. Ordu asko eskaini nion lanari urte askotan, bizitza laburra dela eta zentzuz eta lasai bizitzeko inbertitzea merezi  zuela erabaki nuen arte. Neure buruarengandik onena emateak eta ni neu izateak une oro ematen dio zentzua nire bizitzari. Orain hori guztia egin dezaket. Horrenbestez, aberatsa izateaz gain, zoriontsua eta autentikoagoa naiz.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar